XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Gustura sartuko nintzateke -atsegin izatearren gazteak- baina
Beraz, hobe dut hemen gelditzea.
- Zure leialtasuna ospatzen dut. Baina tira, inork ez du jakingo hona sartu zarenik. Gainera, ez duzu uste izango horren pizza handia bakarrik jango dudala, ez da?
- Benetan, araua araua da. Pozik konpartituko nuke pizza. Baina oraindik beste bi eskari entregatu beharra dut eta...
- Zure kezka ulertzen dut, benetan...
Mutila, horri erantzun ezinik eta emakumearen ekitea ikusirik, etxe barnera sartzen da azkenean.
Ezin daiteke esan bizitegiaren apainketa estilo konkretu baten linea orokorrei jarraitzen zaionik.
Hirurogeiko hamarkadako sofa orlegi deigarritik Da Vinci-ren Giocondaren kopia merke batera, tankera pertsiarreko imitaziozko tapiz batetik igaroz, dena aurkitu daiteke bertan, berrogei metro karratuko espazio eskasean bildurik.
Emakumearen gustu ezaren nabarmenaz ohartzeko, bertako dekorazio aldrebesari begiratu bat bota besterik ez dago.
Errekurtso ekonomiko faltak soilik azalduko luke halako xelebrekeria.